martes, 7 de abril de 2009

Euria berriz ere baina agur neguari

Astebete eguzkitsu baten ondoren, euria itzuli da. Hala ere tenperatura nahiko igo da. Negua joan zaigu jada eta udaberria heldu da. Badirudi ez garela gehiago 0 gradutik behera joango eta kolorez eta lorez betetako hiria gozatu ahal izango dugula.
Paris edozein momentutan da miresgarria, baina eguzkia ateratzen denean bereziki. Bere kaleetatik ibiltzea, edozein parkera joan eta belarrean botata geratzea luxu bat da. Ametsa da Parisen bizitzea. Egia da, hemen 6 hilabete egon eta gero ohitu egiten zarela baina hala ere, ingurura begiratzen duzunean konturatzen zara hiri honek xarma berezia daukala.
Hilabete onenak geratzen zaizkit hemen. Egunak luzatu dira eta eskertzen da. Bizitasuna eta alaitasuna ematen du argiak. Orain ere bisita gehiago izango ditut. Eneritz dator Javirekin hile amaieran eta maiatzeko zubian kuadrilakoak. Van a invadir París!! 9 etorriko dira, jaja. Ya os contare que hago con ellas.

PD: Me tocaba escribir algo en euskera, que aquí lo echo de menos. El jueves voy a Bilbo. Me vais a tener que aguantar 10 largos días allí.